Artxiboak: Jarduera
-

ATLETISMOA
—
by
Atletismo eskolaz kanpoko jarduera honetan ikasleek jarduera fisikoa garatzeko aukera izango dute bestelako diziplinak lantzen duten bitartean: jauziak, lasterketak eta jaurtiketak. Haurraren adinera egokitutako entrenamiendu dinamikoen bitartez esfortzua, konstantzia eta laguntasuna sustatuko dira. Guzti hau giro osasuntsu eta dibertigarri batean.
-

YOGA
—
by
Ekintza honek gorputza eta emozioak kontrolatzen etaenergia fisikoa ongi bideratzen lagunduko die. Hauguztia arnasketa, gorputza jarrera eta jolasen bitartezlanduko dute.
-

ANTZERKIA (1.txanda)
—
by
Adierazpen plastikoa haurren sormenaren garapenerako oinarrizko arloetako bat dela kontsideratzen da. Jarduera honekin artearen bidez sentimendu eta emozioak adierazi eta komunikatzen ikasten dute, aldi berean gaitasun kognitiboak, afektiboak, motrizak eta sozialak garatuz.Hezkuntza plastiko eta ikusmenari esker, ikasleen kultura eta arte gaitasunetan zuzenean lan egingo dugu, eta horrela mundu fisikoarekin elkarreragiteko modu berria transmititu ahal izango…
-

ESKALADA
—
by
Eskalada azken urteotan kirol zirragarrienetako eta erronkarik handienetako bat bihurtu da. Ikastetxeetara kirol-proposamen berri bat eramatzearen alde egiten dugu, eskola-eremura guztizegokitutako material eta entrenamenduekin. Eskalada kirol indibiduala eta taldekakoa da, eta haurrak koordinazioa, espazioaren pertzepzioa, erresistentzia eta indarra bezalako alderdiak hobetzen lagundukodie; era berean, autoestimua eta norbere burua gainditzeko gaitasuna bezalako trebetasun intrapertsonalak, eta lankidetza…
-

MEKANOGRAFIA
—
by
Hatzak ondo jartzen ikastea eta idazteko garaian erreztasuna hartzea izango da gure helburua. 12 saioko ikastaroa da. Erabiliko ditugun programak euskaraz izanen dira eta jolas ugari izango dituzte klaseak dibertigarriak izateko.
-

SASKIBALOIA
—
by
Saskibaloian trebatzeko kirol ekintza da. Araudia azalduko zaie eta haien garapen eboluliboa kontuan hartuta, estrategia desberdinetan sakonduko dugu. Dindaiak eskainia.
-

POLIKIROLAK
—
by
Hain ezagunak ez diren kirolak, praktikan jartzeko aukera izango dute, adibidez: errugbi, Ping-pong, voleyball, herri kirolak, shuttleball,…. Dindaiak eskainia.
-

TRIKIPANDEROA
—
by
Trikitixa eta pandero gure folklorearen ezagutzan oso garrantzitsuak dira. Helburua abesti herrikoi desberdinen bitartez euskal kultura ezagutzea da.
-

DANTZA MODERNOA
—
by
Dantza eta kirola nahasten dituen ekintza da. Begiraleak teknika eta pausu desberdinak ikasiko dituzte. Guztien artean koreografia desberdinak sortuko dituzte. Dindaiak eskainia.
-

ABESBATZA
—
by
Jardueraren helburua haurrak abesbatza-kantuaren munduan modu ludiko eta progresiboan sartzea da. Haien adinerako egokitutako errepertorio baten bidez, talde-dinamikak eta ahots-teknika oinarrizko ariketak landuz, ikasleek afinazioa, erritmoa, entzute aktiboa eta adierazpen musikala garatzen dituzte, aldi berean talde-lana eta interpretazio kolektiboan duten konfiantza indartuz.Sol Sostenidok eskainia.
-

ANTZERKIA
—
by
Helburu nagusia haurren adierazteko gaitasuna bere atal guztietan lantzea da, hau da, ahozko adierazpena eta gorputza jarrera lantzea. Jolas dramatikoak, adierazpena lantzeko jolasak, antzerki obrak, …. egingo dituzte. Dindaiak eskainia.
