Artxiboak: Jarduera

  • ANTZERKIA

    ANTZERKIA

    Helburu nagusia haurren adierazteko gaitasuna bere atal guztietan lantzea da, hau da, ahozko adierazpena eta gorputza jarrera lantzea. Jolas dramatikoak, adierazpena lantzeko jolasak, antzerki obrak, …. egingo dituzte. Dindaiak eskainia.

  • ESKUBALOIA

    ESKUBALOIA

    Eskubaloian trebatzeko kirol ekintza da. Araudia azalduko zaie eta haien garapen ebolutiboa kontuan hartuta, estrategia ezberdinetan sakonduko da. Dindaiak eskainia.

  • ESKALADA

    ESKALADA

    Eskaladak dibertsioa eta ariketa fisikoa bateratzen ditu haurrengan. Hormetan gora egitea da helburua, norberaren indar fisikoaz baliatuz. Eskaladak onura ugari dakartza hainbat arloetan, trebetasun fisikoak hobetuz eta haurrak ingurune sozial zein naturalean erlazionatzea erraztuz. Dindaiak eskainia.

  • IRRISTAKETA

    IRRISTAKETA

    Oreka, koordinazaioa eta haurraren garapen psikomotorra lantzeko jarduera aproposa da. Metodologiaren ardatza jolasa izango da, horrela oinarrizko gaitasunak eta konplexuagoak direnak, garatuko dituzte. Kaskoaren eta babesle guztien erabilera ezinbestekoa da. Dindaiak eskainia.

  • LIBURU ABENTURA

    LIBURU ABENTURA

    Ekintza honen baitan disziplina gehienak landuko dira. Besteak beste: antzerkia, eskulanak, musika, dantza, ipuinak, … Honela aukera izanen dute haien zaletasunak ezagutzeko. Ipuinak paper garrantzitsuaizango du, hauetan oinarrituko baitira eginen diren proposamenak. Dindaiak eskainia.

  • TRIKIPANDEROA

    TRIKIPANDEROA

    Trikitixa eta pandero gure folklorearen ezagutzan oso garrantzitsuak dira. Helburua abesti herrikoi desberdinen bitartez euskal kultura ezagutzea da.

  • HERRI KIROLAK

    HERRI KIROLAK

    Euskal Herriko landa-ingurunean tradizioz praktikatzen diren hainbat kirol-modalitate praktikatzea. Txantrea Herri Kirol Taldeak eskainia.

  • IGERIKETA

    IGERIKETA

    Maila honen helburu nagusia uretan autonomia eta segurtasuna sendotzea izango da, igeriketako oinarrizko trebetasunak modu progresiboan garatuz. Beti ere ingurune seguruan, motibatzailean eta taldearen beharretara egokitua.

  • IGERIKETA

    IGERIKETA

    Maila honetan egokitzapena ur ingurunera eta konfiantza uretanindartzen jarraituko da, haurren autonomia pixkanaka handituz. Horiguztia taldearen adinera egokitutako eta metodologia dinamiko baten bidez egingo da.

  • IGERIKETA

    IGERIKETA

    Lehen maila honetan, ur-ingurunera egokitzea landuko da batez ere,haurrek uraren barruan lehen esperientzia positiboa izan dezaten.Helburu nagusia da jardueraz gozatzea eta uraren barruan segurusentitzea.

  • XAKEA

    XAKEA

    Xakean jolasten modu ludiko eta dibertigarrian ikastea da helburua. Gainera, hainbat estrategia ezagutzea. Club Orvinak eskainia.