Mota: Kultura
-

MUSIKA
—
by
Jolas eta abestien bitartez, “Musikaren herria” metodoa jarraituko dute 3 eta 6 urte bitarteko txikiek. Musika ezagutuz eta gozatuz, musika osatzen duten elementu desberdinak ezagutzeko aukera izango dute.
-

MUSIKA (2.maila)
—
by
Hiru ikasgaiak: Musika hitzkuntza, Instrumentua eta taldea. Euskaraz ikas daitezkeen instrumentuak: zeharkako txirula, perkusioa, pianoa, gitarra elektrikoa, tronboia eta tronpeta
-

MUSIKAREKIN JOLASEAN
—
by
Ekintza honek musikarekin lehendabiziko hartu emana eskainiko die. Musikarekin lehen kontaktua izanik, musika espresioa lantzea eta musika sentiberatasuna lantzea dira helburu nagusiak. Instrumentu desberdinen ezaugarrien ezagutza, erritmoak eta pentagrama eta noten figurak ikasiko dira besteak beste. Dindaiak eskainia.
-

DANTZAREKIN JOLASEAN
—
by
Euskal dantzekin lehen hartu-eman honetan erritmo eta jolasak landuko dituzte. Beraien garapen faserako egokiak diren dantzak ikasiko dituzte. Sormena, interpretazioa eta erlaxazioa landuko dira. Dindaiak eskainia.
-

-

-

KITARRA
—
by
Helburua da instrumentua jotzen ikastea eta, aldi berean, musika-hizkuntzaren nozioak jasotzea.Dindaiak eskainia.
-

DANTZAREKIN JOLASEAN
—
by
Euskal dantzekin lehen kontaktua eskainiko diegu. Beraien garapen faserako egokiak diren dantzak ikasiko dituzte. klaseak hiru ataletan banatuko ditugu: gorputzaren txokoa, teknika txokoa eta fantasiaren txokoa (sormena, interpretazioa eta erlajazioa landuko ditugu).
-

ANTZERKIA
—
by
Helburu nagusia haurren adierazteko gaitasuna bere atal guztietan lantzea da, hau da, ahozko adierazpena eta gorputza jarrera lantzea. Jolas dramatikoak, adierazpena lantzeko jolasak, antzerki obrak, …. egingo dituzte.
-

BERTSO ESKOLA
—
by
Bertsozale Elkarteak emana Metrika desberdinak, melodia, lexikoa eta hiztegia jolasaren bidez ikastean oinarritzen da, ondo pasatzeko eta gozatzeko, sormena eta pentsamendu kritikoa sustatuz eta euskal kultura eta historiaren transmisioa sustatuz.
-

EUSKAL DANTZAK
—
by
Gure herriko folklorearen ezagutzan garrantzi handia dute euskal dantzek. Helburua, Haurrek bere herriaren kultura propioa ezagutzea dantza herrikoien ikasketa teoriko- praktikoen bidez. Adinaren arabera dantza desberdinak ikasiko dituzte.
