Artxiboak: Jarduera
-
ZIRKUA
—
by
Ekintza honen bitartez gure gorputza ezagutzeko aukera izango dute zirkuko hainbat teknika eta disziplina desberdinen bitartez. Akrobaziak, dantzak, oreka, malabareak… beti ere, jolas, sormena eta parte-hartzearen bidez
-
BALIABIDE DIGITALAK
—
by
Mundu digitalak dohainik eskaintzen dizkigun baliabide batzuk ezagutu eta erabiltzen ikasiko ditugu. Aurkezpenak egiteko programak, eskolako lanak aurkeztekoak, posterrak eta infografiak sortzekoak, argazki eta soinuen doako bankuak, bideoak sortzekoak,…
-
DANTZA MODERNOA
—
by
Tailer hau haurrek haien adierazpen gaitasunak ezagutu eta garatzeko gune gisa proposatzen da. Jolasaren bidez eta jarduera desberdinen bidez (antzezpenak, besteakbeste) haurrek zentzumenekin, irudimenarekin eta sormenarekin esperimentatzeko espazio bat aurkituko dute.
-
STEAM
—
by
Zientzia: Esperimentu interesgarriak egingo ditugu gure munduan gauzek nola funtzionatzen duten jakiteko. Besteak beste, elektrizitatea, magnetismoa, pH-a edo almidoia deskubrituko ditugu.Teknologia: Teknologiaren munduan murgilduko gara, robot txikiak programatzen ikasiz.Ingeniaritza: Zubiak, dorreak eta beste egitura batzuk eraikiko ditugu material sinpleak erabiliz. Benetako ingeniari gisa arazoak konponduko ditugu, geure asmakizunak diseinatuz eta probatuz.Artea: STEAMen arteak sormena eta…
-
XAKEA
—
by
Ekintza honen helburu nagusia xakean jolasten ikastea izango da. Xake taula, figurak, mugimenduak eta estrategia desberdinak ikasteaz gain, kirol honekiko zaletasuna sortzea izango da gure asmoa.
-
ARKITEKTO TXIKIAK
—
by
Haur eta gazteentzako arkitektura-eskola da hutsaren etxea, arkitekturako laborategiak sortzen espezializatu dela. Landu beharreko kontzeptu batzuk hauek dira: hiru dimentsioak ingurunea ezagutzeko baliabide gisa erabiltzea, maketak eskala desberdinetan eraikitzea, hirigintza ulertzen laguntzea, planotik bolumenera pasatzea lantzea, La casa del vacio-k (zero waste) diseinatutako eta landutako material berritzaile eta jasangarriak sortzeko edo erabiltzeko gaitasuna sustatzea.
-
POLIKIROLAK
—
by
POLIKIROLAK MUGI-MUGI (1LH eta 2LH): Kirol ezagunenak ezagutzeko eta praktikan jartzeko aukera izango dute,adibidez: eskubaloia, saskibaloia, frontenis, eskupilota, beisbol, irristaketa, atletismoa… KIROL-MUNDUAN MURGILTZEN ( 3LH eta 4LH): Hain ezagunak ez diren kirolak, praktikan jartzeko aukera izango dute, adibidez: errugbi, Ping-pong, voleyball, herri kirolak, shuttleball,…. KIROLAZ GOZATZEN ( 5LH eta 6LH): kirol alternatiboak ezagutzeko eta praktikan…
-
MEKANOGRAFIA
—
by
Hatzak ondo jartzen ikastea eta idazteko garaian erreztasuna hartzea izango da gure helburua. 12 saioko ikastaroa da. Erabiliko ditugun programak euskaraz izanen dira eta jolas ugari izango dituzte klaseak dibertigarriak izateko.
-
PANDEROA
—
by
Ekintza honen helburuak dira, haurrek musika adierazpena eta sentsibilitate musikala lantzea. Baita aukeratutako instrumentua jotzen eta disfrutatzen ikastea ere.
-
ZIENTZIAREKIN SALTSAN
—
by
Ekintza honen helburua, haurrak zientziaren mundurahurbiltzea da. Esperimentu erraz eta dibertigarriakegingo dira. Material birziklatuekin jostailu mekanikoaketa elektrikoak sortzeko aukera ere izango dute.
-
MARGOKETA
—
by
Margoketa artistikoaren teknika desberdinak landuko dituzte. Gainera, artearen bidez sentimenduak eta emozioak adierazten eta komunikatzen ikasiko dute. Aldi berean, gaitasun kognitiboak, afektiboak, motorrak eta sozialak garatuko dituzte.