Artxiboak: Jarduera
-

ZIRKUA
Ekintza honen bitartez gure gorputza ezagutzeko aukera izango dute zirkuko hainbat teknika eta disziplina desberdinen bitartez. Akrobaziak, dantzak, oreka, malabareak… beti ere, jolas, sormena eta parte-hartzearen bidez
-

ZIENTZIAREKIN SALTSAN1
Ekintza honen helburua, haurrak zientziaren mundura hurbiltzea da. Esperimentu erraz eta dibertigarriak egingo dira. Material birziklatuekin jostailu mekanikoa keta elektrikoak sortzeko aukera ere izango dute.
-

DANTZA MODERNOA
Tailer hau haurrek haien adierazpen gaitasunak ezagutu eta garatzeko gune gisa proposatzen da. Jolasaren bidez eta jarduera desberdinen bidez (antzezpenak, besteakbeste) haurrek zentzumenekin, irudimenarekin eta sormenarekin esperimentatzeko espazio bat aurkituko dute.
-

IRRISTAKETA
Oreka, koordinazioa eta haurraren garapen psikomotorra lantzeko jarduera aproposa da. Horrela, oinarrizko gaitasunak eta konplexuagoak direnak, garatuko dituzte. Kaskoaren eta babesle guztien erabilera ezinbestekoak dira.
-

ZINEMA TAILERRA
Tailer hau haurrek haien adierazpen gaitasunak ezagutu eta garatzeko gune gisa proposatzen da. Jolasaren bidez eta jarduera desberdinen bidez (antzezpenak, besteak beste) haurrek zentzumenekin, irudimenarekin eta sormenarekin esperimentatzeko espazio bat aurkituko dute.
-

FREE MOVEMENT
Free Movement parkourra, akrobazia eta zirkua eskolara eramaten dituen programa bat da. Diziplina horien bidez, haurrek modu eraginkor, seguru eta kontrolatuan mugitzea ikasten dute, trebetasun fisikoa, koordinazioa, oreka eta norberarengan konfiantza garatuz. Backflip-ek emana
-

-

-

-

-

