Artxiboak: Jarduera

  • ANTZERKIA

    ANTZERKIA

    Helburu nagusia haurren adierazteko gaitasuna bere atal guztietan lantzea da, hau da, ahozko adierazpena eta gorputza jarrera lantzea. Jolas dramatikoak, adierazpena lantzeko jolasak, antzerki obrak, …. egingo dituzte.

  • MARGOKETA

    MARGOKETA

    Margoketa artistikoaren teknika desberdinak landuko dituzte haurrek. Gainera, artearen bidez sentimenduak eta emozioak adierazten eta komunikatzen ikasten dute, eta, aldi berean, gaitasun kognitiboak, afektiboak, motorrak eta sozialak garatzen dituzte.

  • ESKULANAK

    ESKULANAK

    Eskulan teknika ezberdinak ikasiko dituzte, material desberdinekin lan eginez. Honekin batera, psikomotrizitate fina eta sormen gaitasunak landuko dira.

  • ZIENTZIAREKIN SALTSAN

    ZIENTZIAREKIN SALTSAN

    Jarduera honen helburua haurrak zientzia  mundura hurbiltzea izango da. Etxean aurki daitezkeen materialekin esperimentu  errezak eta dibertigarriak egingo dira. Material birziklatuekin jostailu  mekanikoak eta elektrikoak sortzeko aukera ere izango dute. Zientziaren bidez  jostatzeko beste era berri bat ezagutuko dute.

  • IRRISTAKETA

    IRRISTAKETA

    Oreka, koordinazioa eta haurraren garapen psikomotorra lantzeko jarduera aproposa da.Metodologiaren ardatza jolasa izango da, horrela oinarrizko gaitasunak eta konplexuagoak ere direnak, garatuko dituzte. Kaskoaren eta babesle guztien erabilera derrigorrezkoak dira.

  • YOGA

    YOGA

    Ekintza honek gorputza eta emozioak kontrolatzen eta energía fisikoa ongi bideratzen lagunduko die. Hau guztia arnasketa, gorputz jarrera eta jolasen bitartez. Yama: inguruan dugunarekiko jarrera Niyama: bakoitzarekiko jarrera Asana: Gorputz fisikoa lantzen da Pranayama: arnasaren kontrola Pratyahana: erlaxazioa Darama/Dhiana/samadhi:meditazioakonzentrazioa, behaketa eta lotura.

  • IREKI LIBURUA, GOZATU ABENTURA

    IREKI LIBURUA, GOZATU ABENTURA

    Ekintza honen baitan disziplina gehienak landuko dira. Besteak beste: antzerkia, eskulanak, musika, dantza, ipuinak, … Honela aukera izanen dute haien zaletasunak ezagutzeko. Ipuinak paper garrantzitsua izango du, hauetan oinarrituko baitira eginen diren proposamenak..

  • ERAIKUNTZA SORTZAILEA

    ERAIKUNTZA SORTZAILEA

    DiscoverBricks-ek emana. Trebetasunak garatzen dituzte Lego Duplo materialarekin, mugimenduz eta atrakzioz betetako parke bat elkarlanenan eraiki eta harekin jolasten dira. Classic piezekin jarraituko dute, libreak diren tailerretan, egunero aldatuz doazen tematikak landu

  • EUSKAL DANTZAK II

    EUSKAL DANTZAK II

    Gure herriko folklorearen ezagutzan garrantzi handia dute euskal dantzek. Helburua, Haurrek bere herriaren kultura propioa ezagutzea dantza herrikoien ikasketa teoriko- praktikoen bidez. Adinaren arabera dantza desberdinak ikasiko dituzte.

  • ESKUPILOTA

    ESKUPILOTA

    Txikiak euskal pilotarekin harremanetan jartzea esku-hustseko modalitatean. Entrenamenduak hiru zatitan banatuko dira: Lehenengoa beroketa pilotekin, bigarrena zati teknikoagoa izango da, eta hirugarrena taktikoagoa partiduen bidez, baina hori guztia modu ludikoan jolasaren bidez. Dindaiak emana **Jardueran baja ematea: Urtarrilaren 31 baino lehenago eginez gero, matrikulazio osoaren %30 itzuliko da. Data horretatik aurrera ez da dirurik itzuliko.

  • DANTZA AFRIKARRAK (2.txanda)

    DANTZA AFRIKARRAK (2.txanda)

    Afrikako dantza eta erritmo desberdinak ezagutzeko aukera.