Artxiboak: Jarduera
-

ESKUPILOTA
—
by
Ekintza honen helburu nagusiak hauek dira: esku pilotarenoinarrizko arautegia ikastea eta kirol honetan trebatuz haurrengarapen mentala, zein fisikoa garatzea. Dindaiak eskainia.
-

ESKALADA
—
by
Eskaladak dibertsioa eta ariketa fisikoa bateratzen ditu haurrengan. Hormetan gora egitea da helburua, norberaren indar fisikoaz baliatuz. Eskaladak onura ugari dakartza hainbat arloetan, trebetasun fisikoak hobetuz eta haurrak ingurune sozial zein naturalean erlazionatzea erraztuz. Dindaiak eskainia.
-

DANTZAREKIN JOLASEAN
—
by
Euskal dantzekin lehen hartu-eman honetan erritmo eta jolasak landuko dituzte. Beraien garapen faserako egokiak diren dantzak ikasiko dituzte. Sormena, interpretazioa eta erlaxazioa landuko dira. Dindaiak eskainia.
-

IRRISTAKETA
—
by
Oreka, koordinazaioa eta haurraren garapen psikomotorra lantzeko jarduera aproposa da. Metodologiaren ardatza jolasa izango da, horrela oinarrizko gaitasunak eta konplexuagoak direnak, garatuko dituzte. Kaskoaren eta babesle guztien erabilera ezinbestekoa da. Dindaiak eskainia.
-

IZAN ARTISTA
—
by
Haur Hezkuntzako haurren egoera ebolutiboa aintzat hartuta, margoketa modu esperimentalean landuko dugu. Psikomotrizitate fina trebatzeaz gain, sormena eta irudimena landuko dira. Hainbat teknika eta material ezagutzeko aukera izanen dute: akuarelak, argizariak, tenperak, abstrakzioa, formak, gorputza eta abar. Dindaiak eskainia.
-

-

-

-

-

-

