Artxiboak: Jarduera
-
ZIENTZIAREKIN SALTSAN
—
by
Ekintza honen helburua, haurrak zientziaren mundura hurbiltzea da. Esperimentu erraz eta dibertigarriak egingo dira. Material birziklatuekin jostailu mekanikoak eta elektrikoak sortzeko aukera ere izango dute.
-
KITARRA HOBEKUNTZA
—
by
Ekintza honen helburuak dira, haurrek musika adierazpena eta sentsibilitate musikala lantzea. Baita kitarra jotzen eta disfrutatzen ikastea ere (hirugarren urtetik aurrera).
-
EUSKAL DANTZAK
—
by
Gure herriko folklorearen ezagutzan garrantzi handia dute euskal dantzek. Helburua, Haurrek bere herriaren kultura propioa ezagutzea dantza herrikoien ikasketa teoriko- praktikoen bidez. Adinaren arabera dantza desberdinak ikasiko dituzte.
-
IRRISTAKETA
—
by
Oreka, koordinazioa eta haurraren garapen psikomotorra lantzeko jarduera aproposa da.Metodologiaren ardatza jolasa izango da, horrela oinarrizko gaitasunak eta konplexuagoak ere direnak, garatuko dituzte. Kaskoaren eta babesle guztien erabilera derrigorrezkoak dira.
-
ERRALDOIAK DANTZATU
—
by
“Erraldoiak dantzan daude” abesten dugu behin eta berriz…baita Amaiurren ere. Gure txikiak zoratzen dira festaz festa erraldoien dantzarekin eta ez dira gutxi etxean aulkia buruan dantzan aritzen direnak. Bi erraldoi txiki izanen ditugu, erraldoi dantzari baten eskutik, erraldoien dantzak ikasi eta Iturramako Konpartsa txikia osatzeko.LH3-tik aurrera eta 1,25m ko altuera gutxienez duten txikiendako.
-
DANTZAREKIN JOLASEAN
—
by
Euskal dantzekin lehen kontaktua eskainiko diegu. Beraien garapen faserako egokiak diren dantzak ikasiko dituzte. klaseak hiru ataletan banatuko ditugu: gorputzaren txokoa, teknika txokoa eta fantasiaren txokoa (sormena, interpretazioa eta erlajazioa landuko ditugu).
-
MUSIKAREKIN JOLASEAN
—
by
Jarduera honek musikarekin lehendabiziko hartuemana eskainiko die. Musikarekin lehen kontaktua izanik musika espresioa lantzea eta musika sentiberatasuna lantzea dira helburu nagusiak.Instrumentu desberdinen ezaugarrien ezagutza, erritmoak, eta pentagrama eta noten figurak ikasiko dira besteak beste.
-
XAKEA
—
by
Jarduera honen helburu nagusia xakean jolasten ikastea izango da. XAKE taula, figurak eta mugimenduak ikasteaz gain, kirol honekiko zaletasuna sortzea izan goda gure asmoa.
-
ESKULANAK
—
by
Eskulan teknika ezberdinak ikasiko dituzte, material desberdinekin lan eginez. Honekin batera, psikomotrizitate fina eta sormen gaitasunak landuko dira.
-
ANTZERKIA
—
by
Helburu nagusia haurren adierazteko gaitasuna bere atal guztietan lantzea da, hau da, ahozko adierazpena eta gorputza jarrera lantzea. Jolas dramatikoak, adierazpena lantzeko jolasak, antzerki obrak, …. egingo dituzte.
-
BALIABIDE DIGITALAK
—
by
Mundu digitalak dohainik eskaintzen dizkigun baliabide batzuk ezagutu eta erabiltzen ikasiko ditugu. Aurkezpenak egiteko programak, eskolako lanak aurkezpenak, posterrak eta infografiak sortzekoak, argazki eta soinuen doako bankuak, bideoak sortzekoak, sare sozialen jardunbide egokiak…