Artxiboak: Jarduera
-

-

-

EUSKAL DANTZAK
Gure herriko folklorearen ezagutzan garrantzi handia dute Euskal dantzek. Helburua, haurrek bere herriaren kultura propioa ezagutzea da, dantza herrikoien ikasketa teoriko praktikoaren bidez. Adinaren arabera dantza desberdinak ikasiko dituzte.
-

EUSKAL DANTZAK
Helburua, haurrek bere herriaren kultura propioa ezagutzea da, dantza herrikoien ikasketa teoriko praktikoaren bidez.
-

-

PALA
Oberenako pilota eskolak kudeatzen du.Esku pilotaren eta Pala oinarrizko arautegia eta kirol honetan trebatzeko aukera izango dute. Hasiberriak: pilota eta frontoiarekin erlazionaturiko jolasetan murgiltzea kirol berria ezagutzeko. Helduagoak: Haien jakintzak kontutan hartuta, formakuntza bai pertsona artekoa bai teknikoa landu programatutako entrenamendu bitartez.
-

MEKANOGRAFIA
Hatzak ondo jartzen ikastea eta idazteko garaian erreztasuna hartzea izango da gure helburua. 12 saioko ikastaroa da. Erabiliko ditugun programak euskaraz izanen dira eta jolas ugari izango dituzte klaseak dibertigarriak izateko.
-

MARRAZKETA ETA MARGOLARITZA
Koloreak, pintzelak eta dibertsio handia! Marrazkiaren eta pinturarenunibertsoa ezagutuko dugu, hainbat sormenjarduerak aztertuz. Askatasunez eta jolastuz, une koloretsuak partekatuko ditugu taldean,hainbat teknika eta materialak ezagututa. Piztu irudimena, garatu sormena eta mintzatu euskaraz!
-

ZINEMA
Tailer hau haurrek haien adierazpen gaitasunak ezagutzeko eta garatzeko gunea da, gaitasun fisiko, musikala eta ahozkoa kontua hartuz. Jolasaren bidez eta jarduera desberdinen bidez (besteak beste antzezpenak) haurrek zentzumenekin, irudimenarekin eta sormenarekin esperimentatzeko espazio bat aurkituko dute, arreta, abstrakzioa edo taldean lan egitea bezalako gaitasun garrantzitsuak garatu ahal izateko..
-

KITARRA
Ekintza honen helburuak haurrek musika adierazpena eta sentsibilitate musikala lantzea izango dira. Eta noski, aukeratutako instrumentua jotzen eta disfrutatzen ikastea ere.
-

TRIKITIXA
Ekintza honen helburua haurrek trikitixa instrumentuekin lehen kontaktua izan eta jotzen ikastea da.
