Artxiboak: Jarduera
-

KITARRA
Helburua da instrumentua jotzen ikastea eta, aldi berean, musika-hizkuntzaren nozioak jasotzea. Dindaiak eskainia
-

YOGA
Ekintza honek gorputza eta emozioak kontrolatzen eta energia fisikoa ongi bideratzen lagunduko die. Hau guztia arnasketa, gorputza jarrera eta jolasen bitartez landuko dute. Dindaiak eskainia.
-

ESKULANAK
Ekintza honetan, eskulanak egiteko erabil daitezkeen material eta teknika ezberdinak ikasiko dituzte. Honekin batera, psikomotrizitate fina eta sormena landuko dira. Dindaiak eskainia.
-

IZAN ARTISTA
Haur Hezkuntzako haurren egoera ebolutiboa aintzat hartuta, margoketa modu esperimentalean landuko dugu.Psikomotrizitate fina trebatzeaz gain, sormena eta irudimena landuko dira. Hainbat teknika eta material ezagutzeko aukera izanen dute: akuarelak, argizariak, tenperak, abstrakzioa, formak, gorputza eta abar
-

ANTZERKIA
Adierazpen gaitasuna bere alderdi guztietan lantzen da, ahozko adierazpena eta gorputz adierazpena, antzerki teknika desberdinak erabiliz. Antzerki-joko gisa, adierazpena bere forma guztietan lantzeko jolasak, antzezlanak egingo dituzte.
-

ANTZERKIA
Adierazpen gaitasuna bere alderdi guztietan lantzen da, ahozko adierazpena eta gorputz adierazpena, antzerki teknika desberdinak erabiliz. Antzerki-joko gisa, adierazpena bere forma guztietan lantzeko jolasak, antzezlanak egingo dituzte.
-

-

DANTZAREKIN JOLASEAN
Euskal dantzekin lehen hartu-emanean, erritmo eta jolasak landuko dituzte. Beraien garapen mementurako egokiak diren dantzak ikasiko dituzte. Sormena, erritmoa, koordinazioa, interpretazioa eta erlaxazioa landuko dira.
-

JOLASAK ZIRKOAN
Ekintza honen bitartez haien gorputza ezagutzeko aukera izango dute zirkoko hainbat teknika eta disziplina desberdinen bitartez. Akrobaziak, dantzak, oreka, malabareak… beti ere, jolas, sormena eta parte hartzearen bidez.
-

DANTZA MODERNOA
Dantza eta kirola nahasten dituen ekintza da. Begiraleak teknika eta pausu desberdinak ikasiko dituzte. Guztien artean koreografia desberdinak sortuko dituzte.
-

MUSIKAREKIN JOLASEAN
Ekintza horrek musikarekin lehendabiziko hartu emana eskainiko die. Musikarekin lehen kontaktua izanik, musika espresioa eta musika sentiberatasuna lantzea dira helburu nagusiak. Instrumentu desberdinen ezaugarrien ezagutza, erritmoak, pentagrama eta noten figurak ikasiko dituzte, besteak beste.
