Artxiboak: Jarduera
-

MUSIKAREKIN JOLASEAN
—
by
Ekintza horrek musikarekin lehendabiziko hartu emana eskainiko die. Musikarekin lehen kontaktua izanik, musika espresioa eta musika sentiberatasuna lantzea dira helburu nagusiak. Instrumentu desberdinen ezaugarrien ezagutza, erritmoak, pentagrama eta noten figurak ikasiko dituzte, besteak beste.
-

-

-

EUSKAL DANTZAK
—
by
Gure herriko folklorearen ezagutzan garrantzi handia dute Euskal dantzek. Helburua, haurrek bere herriaren kultura propioa ezagutzea da, dantza herrikoien ikasketa teoriko praktikoaren bidez. Adinaren arabera dantza desberdinak ikasiko dituzte.
-

EUSKAL DANTZAK
—
by
Helburua, haurrek bere herriaren kultura propioa ezagutzea da, dantza herrikoien ikasketa teoriko praktikoaren bidez.
-

-

PALA
—
by
Oberenako pilota eskolak kudeatzen du.Esku pilotaren eta Pala oinarrizko arautegia eta kirol honetan trebatzeko aukera izango dute. Hasiberriak: pilota eta frontoiarekin erlazionaturiko jolasetan murgiltzea kirol berria ezagutzeko. Helduagoak: Haien jakintzak kontutan hartuta, formakuntza bai pertsona artekoa bai teknikoa landu programatutako entrenamendu bitartez.
-

MEKANOGRAFIA
—
by
Hatzak ondo jartzen ikastea eta idazteko garaian erreztasuna hartzea izango da gure helburua. 12 saioko ikastaroa da. Erabiliko ditugun programak euskaraz izanen dira eta jolas ugari izango dituzte klaseak dibertigarriak izateko.
-

-

-

MARRAZKETA ETA MARGOLARITZA
—
by
Koloreak, pintzelak eta dibertsio handia! Marrazkiaren eta pinturarenunibertsoa ezagutuko dugu, hainbat sormenjarduerak aztertuz. Askatasunez eta jolastuz, une koloretsuak partekatuko ditugu taldean,hainbat teknika eta materialak ezagututa. Piztu irudimena, garatu sormena eta mintzatu euskaraz!
