Artxiboak: Jarduera
-
XAKEA
—
by
Xake taula, figurak, mugimenduak eta estrategia desberdinak ikasteaz gain, kirol honekiko zaletasuna sortzea izango da asmoa.
-
MUSIKAREKIN JOLASEAN
—
by
Ekintza honek musikarekin lehendabiziko hartu emana eskainiko die. Musikarekin lehen kontaktua izanik, musika espresioa lantzea eta musika sentiberatasuna lantzea dira helburu nagusiak. Instrumentu desberdinen ezaugarrien ezagutza, erritmoak eta pentagrama eta noten figurak ikasiko dira besteak beste.
-
ROBOTIKA
—
by
Robotika ezagutzen. Egituren muntaiaren bidez, ikasleek lehen mekanismoak espoloratzen dituzte, hala nola engranajeak, palankak edo poleak, motrizitate fina eta mugimenduaren oinarrizko ulermena garatuz. Interfaze bisual eta intuitibo baten bidez, programazio blokeetan lehen urratsak ematen dituzte, beren sorkuntzei bizia emanez. Ingurune ludiko eta motibatzaile batean egiten dute lan, haien jakin-mina eta sormena piztuz.
-
ROBOTIKA
—
by
Maila honetan, jauzi teknikoa handiagoa da. Ikasleek robotika hezitzaileako kit aurreratuenekin lan egiten dute, mekanismo, sentsore eta motor anitzeko modelo konplexuak eraikiz. Erronka esanguratsuagoen bidez, benetako arazoei irtenbideak bilatzen dizkiete eta STEAM gaitasunak hobetzen dituzte. Prgramazioa Scratch bidez egiten da, eta lan sakonagoa izateaz gain, ikasle bakoitzari aunomiaz aurrera egitea ahalbidetzen dio.
-
DANTZA URBANOAK
—
by
Dantza urbano estilo ezberdinak ikasiko dituzte (Hip Hop, Dancehall, Komertziala…) eta beren talentua erakusteko aukera izango dute ikastaroan zehar egiten ditugun emanaldi eta bideoetan.
-
DANTZA URBANOAK
—
by
Dantza urbano estilo ezberdinak ikasiko dituzte (Hip Hop, Dancehall, Komertziala…) eta beren talentua erakusteko aukera izango dute ikastaroan zehar egiten ditugun emanaldi eta bideoetan.
-
PILOTA ESKOLA
—
by
Ikasleek esku pilotarekin harreman zuzena izango dute eta lehiaketen hastapenari hasiera emango diote.Entrenamenduak hiru zatitan banatuko dira: lehen zatian, beroketa jolasak egingo dira pilotekin; bigarrenean, atal teknikoago bat landuko da; eta hirugarrenean, atal taktikoa, partiduen bidez. Kudepilota-k (kudepilota.com) eramango du aurrera
-
ESKALADA
—
by
HH3tik LH4 arteko ikasleei zuzendutako ekintza da hau. Eunateko soinketalekuan izango da. Eskaladak dibertsioa eta ariketa fisikoa bateratzen ditu haurrengan. Hormetan gora egitea da helburua, norberaren indar fisikoaz baliatuz. Eskaladak onura ugari dakartza hainbat arloetan, trebetasun fisikoak hobetuz eta haurrak ingurune sozial zein naturalean erlazionatzea erraztuz.
-
DANTZAREKIN JOLASEAN
—
by
Euskal dantzekin lehen hartu-eman honetan erritmo eta jolasak landuko dituzte. Beraien garapen faserako egokiak diren dantzak ikasiko dituzte. Sormena, interpretazioa eta erlaxazioa landuko dira.
-
IRRISTAKETA
—
by
Oreka, koordinazaioa eta haurraren garapen psikomotorra lantzeko jarduera aproposa da. Metodologiaren ardatza jolasa izango da, horrela oinarrizko gaitasunak eta konplexuagoak direnak, garatuko dituzte. Kaskoaren eta babesle guztien erabilera ezinbestekoa da.
-
IZAN ARTISTA
—
by
Haur Hezkuntzako haurren egoera ebolutiboa aintzat hartuta, margoketa modu esperimentalean landuko dugu. Psikomotrizitate fina trebatzeaz gain, sormena eta irudimena landuko dira. Hainbat teknika eta material ezagutzeko aukera izanen dute: akuarelak, argizariak, tenperak, abstrakzioa, formak, gorputza eta abar.