Artxiboak: Jarduera
-
Musikarekin jolasean HH2-HH3
—
by
Jarduera honek musikarekin lehendabiziko hartuemana eskainiko die. Musikarekin lehen kontaktua izanik musika espresioa lantzea eta musika sentiberatasuna lantzea dira helburu nagusiak.Instrumentu desberdinen ezaugarrien ezagutza, erritmoak, eta pentagrama eta noten figurak ikasiko dira besteak beste.
-
Yoga LH1-LH2
—
by
Ekintza honek gorputza eta emozioak kontrolatzen eta energía fisikoa ongi bideratzen lagunduko die. Hau guztia arnasketa, gorputz jarrera eta jolasen bitartez. Yama: inguruan dugunarekiko jarrera Niyama: bakoitzarekiko jarrera Asana: Gorputz fisikoa lantzen da Pranayama: arnasaren kontrolaPratyahana: erlajaxioa Darama/Dhiana/samadhi:meditazioakonzentrazioa, behaketa eta lotura.
-
Eskulanak LH1-LH2
—
by
Eskulan teknika ezberdinak ikasiko dituzte, material desberdinekin lan eginez. Honekin batera, psikomotrizitate fina eta sormen gaitasunak landuko dira.
-
Informatika eta mekanografia LH4-LH6
—
by
Ikasturte erdia jarduera bakoitzean INFORMATIKAInformatikarekin trebatu eta honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko ekintza da. Windows-en oinarrizko erabilpenak eta Googleren tresnak zeintzuk diren eta nola erabiltzen diren ikasiko dituzte.MEKANOGRAFIABehatzak ondo jartzen ikastea eta idazteko garaian erraztasuna hartzea izango da gure helburua. 12 saioko ikastaroa izango da. Erabiliko ditugun programak euskaraz egongo dira eta jolas ugari izango…
-
Zientziarekin saltsan LH3-LH6
—
by
Jarduera honen helburua haurrak zientzia mundura hurbiltzea izango da. Etxean aurki daitezkeen materialekin esperimentu errezak eta dibertigarriak egingo dira. Material birziklatuekin jostailu mekanikoak eta elektrikoak sortzeko aukera ere izango dute. Zientziaren bidez jostatzeko beste era berri bat ezagutuko dute.
-
Marrazketa LH3-LH6
—
by
Margoketa artistikoaren teknika desberdinak landuko dituzte haurrek. Gainera, artearen bidez sentimenduak eta emozioak adierazten eta komunikatzen ikasten dute, eta, aldi berean, gaitasun kognitiboak, afektiboak, motorrak eta sozialak garatzen dituzte.
-
Baliabide digitalak eta mekanografia LH4-LH6
—
by
Behatzak ondo jartzen ikastea eta idazteko garaian erreztasuna hartzea izango da gure helburua. Mundu digitalak dohainik eskaintzen dizkigun baliabide batzuk ezagutu eta erabiltzen ikasiko ditugu.
-
Poliekintza HH2-LH1
—
by
Ekintza honen barruan disziplina gehienak landuko ditugu, besteak beste: antzerkia, eskulanak, musika, dantza, ipuinak… Ekintza honek aukera emango die haien zaletasunak definitzen joateko. ipuinak paper garrantzitsua izango du ekintzan, ipuina izango baita ekintza guztien artean lotura emango duena.
-
Lego – Robotika LH1-LH6
—
by
Robotikaren munduaezagutu dezakete robot ezberdinak eraikitzen eta programatzen.
-
Eskubaloia LH2-LH6
—
by
Eskubaloi jardueraren helburua haurrak kirol honen mundura modu entretenigarri batean hurbiltzea da, jolas honen oinarrizko kontzeptuak ikas ditzaten eta haien koordinazioa eta forma fisikoa hobetu dezaten.
-
Saskibaloia LH2-LH6
—
by
Saskibaloi jardueraren helburua haurrak kirol honen mundura modu entretenigarri batean hurbiltzea da, jolas honen oinarrizko kontzeptuak ikas ditzaten eta haien koordinazioa eta forma fisikoa hobetu dezaten.