Artxiboak: Jarduera
-
XAKEA
—
by
Jarduera honen helburu nagusia xakean jolasten ikastea izango da. XAKE taula, figurak eta mugimenduak ikasteaz gain, kirol honekiko zaletasuna sortzea izan goda gure asmoa.
-
MARRAZKETA
—
by
Margoketa artistikoaren teknika desberdinak landuko dituzte haurrek. Gainera, artearen bidez sentimenduak eta emozioak adierazten eta komunikatzen ikasten dute, eta, aldi berean, gaitasun kognitiboak, afektiboak, motorrak eta sozialak garatzen dituzte.
-
EUSKAL DANTZAK
—
by
Gure herriko folklorearen ezagutzan garrantzi handia dute euskal dantzek. Helburua, Haurrek bere herriaren kultura propioa ezagutzea dantza herrikoien ikasketa teoriko- praktikoen bidez. Adinaren arabera dantza desberdinak ikasiko dituzte.
-
ESKUPILOTA
—
by
Esku pilotaren oinarrizko arautegia eta kirol honetan trebatzeko aukera izango dute. Hasiberriak: pilota eta frontoiarekin erlazionaturiko jolasetan murgiltzea kirolberria ezagutzeko. Helduagoak: Haien jakintzak kontutan hartuta, formakuntza bai pertsonartekoa bai teknikoa landu programatutako entrenamendu bitartez.
-
DANTZAREKIN JOLASEAN
—
by
Euskal dantzekin lehen kontaktua eskainiko diegu. Beraien garapen faserako egokiak diren dantzak ikasiko dituzte. klaseak hiru ataletan banatuko ditugu: gorputzaren txokoa, teknika txokoa eta fantasiaren txokoa (sormena, interpretazioa eta erlajazioa landuko ditugu).
-
MUSIKAREKIN JOLASEAN
—
by
Jarduera honek musikarekin lehendabiziko hartuemana eskainiko die. Musikarekin lehen kontaktua izanik musika espresioa lantzea eta musika sentiberatasuna lantzea dira helburu nagusiak.Instrumentu desberdinen ezaugarrien ezagutza, erritmoak, eta pentagrama eta noten figurak ikasiko dira besteak beste.
-
ESKULANAK
—
by
Eskulan teknika ezberdinak ikasiko dituzte, material desberdinekin lan eginez. Honekin batera, psikomotrizitate fina eta sormen gaitasunak landuko dira.
-
INFORMATIKA ETA MEKANOGRAFIA
—
by
Ikasturte erdia jarduera bakoitzean INFORMATIKAInformatikarekin trebatu eta honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko ekintza da. Windows-en oinarrizko erabilpenak eta Googleren tresnak zeintzuk diren eta nola erabiltzen diren ikasiko dituzte.MEKANOGRAFIABehatzak ondo jartzen ikastea eta idazteko garaian erraztasuna hartzea izango da gure helburua. 12 saioko ikastaroa izango da. Erabiliko ditugun programak euskaraz egongo dira eta jolas ugari izango…
-
ZIENTZIAREKIN SALTSAN
—
by
Jarduera honen helburua haurrak zientzia mundura hurbiltzea izango da. Etxean aurki daitezkeen materialekin esperimentu errezak eta dibertigarriak egingo dira. Material birziklatuekin jostailu mekanikoak eta elektrikoak sortzeko aukera ere izango dute. Zientziaren bidez jostatzeko beste era berri bat ezagutuko dute.
-
MARRAZKETA
—
by
Margoketa artistikoaren teknika desberdinak landuko dituzte haurrek. Gainera, artearen bidez sentimenduak eta emozioak adierazten eta komunikatzen ikasten dute, eta, aldi berean, gaitasun kognitiboak, afektiboak, motorrak eta sozialak garatzen dituzte.
-
SASKIBALOIA
—
by
Saskibaloi jardueraren helburua haurrak kirol honen mundura modu entretenigarri batean hurbiltzea da, jolas honen oinarrizko kontzeptuak ikas ditzaten eta haien koordinazioa eta forma fisikoa hobetu dezaten.