Artxiboak: Jarduera

  • IKASTEKNIKAK

    IKASTEKNIKAK

    Ikaslengan ikasketa-estrategia eraginkorrak garatzea, ikasleen errendimendu akademikoa, autonomia eta konfiantza hobetzeko.

  • YOGA

    YOGA

    Gorputza eta emozioak kontrolatzen eta eneregia fisikoa bideratzeko ekintza. Arnasketa, gorputzaren jarreera landuko dira jolasaren bidez.

  • ESKULANAK

    ESKULANAK

    Hainbat eskulan teknika ikasiko dituzte, material desberdinak landuz. Honekin batera, psikomotrozitate fina eta sormen gaitasunak landuko dira.

  • ROBOTIKA ETA LEGO

    ROBOTIKA ETA LEGO

    Robotika hezitzailea LEGOrekin. Robotak eraiki eta programatzea baliatzen du, motoreak, sensoreak eta LEGO piezak erabiliz. Tablet dispositiboa erabiltzen da. Eraikuntza bikoteka egiten da, robotikako kit eta tablet bana bikote bakoitzeko izanik.

  • ANTZERKIA

    ANTZERKIA

    Helburu nagusia, haurren adierazteko gaitasuna berearlo guztietan lantzea da, ahozko adierazpena barne. Jolas dramatikoak, ahots eta gorputz adierazpenalantzeko jolasak, antzezlanak, … egingo dituzte.

  • ESKUBALOIA

    ESKUBALOIA

    Eskubaloian trebatzeko kirol ekintza da. Araudia azalduko zaie eta eta haien garapen eboluliboa kontuan hartuta, estrategia desberdinetan sakonduko dugu

  • ZIRKUA

    ZIRKUA

    Ekintza honen bitartez gure gorputza ezagutzeko aukera izango dute zirkuko hainbat teknika eta disziplina desberdinen bitartez. Akrobaziak, dantzak, oreka, malabareak… beti ere, jolas, sormena eta parte-hartzearen bidez

  • DANTZA MODERNOA

    DANTZA MODERNOA

    Tailer hau haurrek haien adierazpen gaitasunak ezagutu eta garatzeko gune gisa proposatzen da. Jolasaren bidez eta jarduera desberdinen bidez (antzezpenak, besteakbeste) haurrek zentzumenekin, irudimenarekin eta sormenarekin esperimentatzeko espazio bat aurkituko dute.

  • STEAM

    STEAM

    Zientzia: Esperimentu interesgarriak egingo ditugu gure munduan gauzek nola funtzionatzen duten jakiteko. Besteak beste, elektrizitatea, magnetismoa, pH-a edo almidoia deskubrituko ditugu.Teknologia: Teknologiaren munduan murgilduko gara, robot txikiak programatzen ikasiz.Ingeniaritza: Zubiak, dorreak eta beste egitura batzuk eraikiko ditugu material sinpleak erabiliz. Benetako ingeniari gisa arazoak konponduko ditugu, geure asmakizunak diseinatuz eta probatuz.Artea: STEAMen arteak sormena eta…

  • ARKITEKTO TXIKIAK

    ARKITEKTO TXIKIAK

    Haur eta gazteentzako arkitektura-eskola da hutsaren etxea, arkitekturako laborategiak sortzen espezializatu dela. Landu beharreko kontzeptu batzuk hauek dira: hiru dimentsioak ingurunea ezagutzeko baliabide gisa erabiltzea, maketak eskala desberdinetan eraikitzea, hirigintza ulertzen laguntzea, planotik bolumenera pasatzea lantzea, La casa del vacio-k (zero waste) diseinatutako eta landutako material berritzaile eta jasangarriak sortzeko edo erabiltzeko gaitasuna sustatzea.

  • POLIKIROLAK

    POLIKIROLAK

    POLIKIROLAK MUGI-MUGI (LH1 eta LH2): Kirol ezagunenak ezagutzeko eta praktikan jartzeko aukera izango dute, adibidez: eskubaloia, saskibaloia, frontenisa, eskupilota, beisbola, irristaketa, atletismoa… KIROL-MUNDUAN MURGILTZEN ( LH3 eta LH4): Hain ezagunak ez diren kirolak, praktikan jartzeko aukera izango dute, adibidez: errugbia, Ping-ponga, voleyballa, herri kirolak, shuttleballa,…. KIROLAZ GOZATZEN ( LH5 eta LH6): Kirol alternatiboak ezagutzeko eta…