Informazio orokorra

  • Guraso Elkarte eta Udalen eskaintza publikoaz informatzeko.
  • Guraso Elkarteetako jardueren kasuan, izena emateko ere bai. Matrikula epea: Ekainaren 4tik 14ra (biak barne). Ekainak 15-19: Talde osaketen komunikazioa Guraso Elkarteetatik. Ekainaren 23-ra arte: Ordainketa eta plaza ziurtatzea. Ekainaren 23tik aurrera: Itxaron zerrendan zeudenen ordainketa eta plaza ziurtatzea.
  • Guraso Elkarteetako eskaintzan, 16:30etatik aurrerako jarduerak kanpoko ikasleei ere irekiak daude, bertako ikasleen lehentasuna zainduta.
  • Jarduera guztiak euskarazko murgiltze metodologian oinarrituta daude. Guraso Elkarteetako jardueretako begiraleek “murgiltzea zaintzeko eta euskara dinamizatzeko” formakuntza jasoko dute.
  • Oraingoz, Iruñerrira, 3-12 adin-tartera eta eskola-egutegiarekin kointziditzen duten (urria-maiatza) jardueretara mugatuta.