- Guraso Elkarte eta Udalen eskaintza publikoaz informatzeko.
- Guraso Elkarteetako jardueren kasuan, izena emateko ere bai. Matrikula epea: Maiatzaren 22tik maiatzaren 31ra (biak barne). Ekainak 1-11: Talde osaketen komunikazioa Guraso Elkarteetatik.
- Guraso Elkarteetako eskaintzan, 16:30etatik aurrerako jarduerak kanpoko ikasleei ere irekiak daude, bertako ikasleen lehentasuna zainduta.
- Jarduera guztiak euskarazko murgiltze metodologian oinarrituta daude. Guraso Elkarteetako jardueretako begiraleek “murgiltzea zaintzeko eta euskara dinamizatzeko” formakuntza jasoko dute.
- Oraingoz, Iruñerrira, 3-18 adin-tartera eta eskola-egutegiarekin kointziditzen duten (urria-maiatza) jardueretara mugatuta.
