Iruñerrian, aisia aukera gehienak erdarara bideratuta daude defektuz. Erdarak askoz baliabide ekonomiko, logistiko eta komunikatibo gehiago ditu aisia orohar, kultur, arte eta kirol eragile pribatu zein publikoetan. Euskara eskoletatik atera eta, aisian, euskara hutsean, modu dinamizatuan eta murgiltzean oinarritutako aukera eta zirkuituen zabalpena momentuko erronka nagusienetako bat da. Euskara normalizatu baten bidean, aisiak umeen motxila euskarazko esperientziekin betetzeko aukera uzten digu.
Euskara eta aisia lotzean, ezinbestekoa iruditzen zaigu Dindaia Fundazioaren lana aipatzea. Dindaiak 2002tik eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen ditu, asialdian euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin. Rikardo Ederrak haurren aisialdian euskararen presentziaren garrantziaz ohartuta eta arlo honetan zegoen hutsunea ikusita Dindaia Fundazioa sortu zuen. Euskara ardatz, programaren helburu nagusia kalitazteko euskarazko eskolaz kanpokoak antolatzea da, guraso elkarteekin elkarlanean.
Era-k ere modu ezin hobean azaltzen du euskarazko aisiaren beharra: https://eranafarroa.eus/eta-eskolatik-kanpo-zer/