Mota: Musika
-

ERAIKUNTZA SORTZAILEA
DiscoverBricks-ek emana. Trebetasunak garatzen dituzte Lego Duplo materialarekin, mugimenduz eta atrakzioz betetako parke bat elkarlanenan eraiki eta harekin jolasten dira. Classic piezekin jarraituko dute, libreak diren tailerretan, egunero aldatuz doazen tematikak landu
-

EUSKAL DANTZAK II
Gure herriko folklorearen ezagutzan garrantzi handia dute euskal dantzek. Helburua, Haurrek bere herriaren kultura propioa ezagutzea dantza herrikoien ikasketa teoriko- praktikoen bidez. Adinaren arabera dantza desberdinak ikasiko dituzte.
-

MUSIKA (3.maila)
Autonomia artistiko-musikalaren garapena. Euskaraz ikas daitezkeen instrumentuak: zeharkako txirula, perkusioa, pianoa, gitarra elektrikoa, tronboia eta tronpeta. Taldekako aukerak (konbo eta musika-taldea) ez dira euskaraz eskaintzen.
-

TRIKIPANDEROA
Trikitixa eta pandero gure folklorearen ezagutzan oso garrantzitsuak dira. Helburua abesti herrikoi desberdinen bitartez euskal kultura ezagutzea da.
-

DANTZA MODERNOA
Dantza eta kirola nahasten dituen ekintza da. Begiraleak teknika eta pausu desberdinak ikasiko dituzte. Guztien artean koreografia desberdinak sortuko dituzte. Dindaiak eskainia.
-

ABESBATZA
Jardueraren helburua haurrak abesbatza-kantuaren munduan modu ludiko eta progresiboan sartzea da. Haien adinerako egokitutako errepertorio baten bidez, talde-dinamikak eta ahots-teknika oinarrizko ariketak landuz, ikasleek afinazioa, erritmoa, entzute aktiboa eta adierazpen musikala garatzen dituzte, aldi berean talde-lana eta interpretazio kolektiboan duten konfiantza indartuz.Sol Sostenidok eskainia.
-

LIBURU ABENTURA
Ekintza honen baitan disziplina gehienak landuko dira. Besteak beste: antzerkia, eskulanak, musika, dantza, ipuinak, … Honela aukera izanen dute haien zaletasunak ezagutzeko. Ipuinak paper garrantzitsuaizango du, hauetan oinarrituko baitira eginen diren proposamenak. Dindaiak eskainia.
-

TRIKIPANDEROA
Trikitixa eta pandero gure folklorearen ezagutzan oso garrantzitsuak dira. Helburua abesti herrikoi desberdinen bitartez euskal kultura ezagutzea da.
-

LEGO
Elkarbizitzarako eta ikasteko sormen-gunea, non haurrek LEGO eraikuntzen bidez beren ideiak eraikiko dituzten. Gidatutako erronka batzuen bidez, beren diseinu propioak sortzeko eta gainerako ikaskideei erakusteko gai izango dira.
-

DANTZA MODERNOA
Tailer hau haurrek haien adierazpen gaitasunak ezagutu eta garatzeko gune gisa proposatzen da. Jolasaren bidez eta jarduera desberdinen bidez (antzezpenak, besteakbeste) haurrek zentzumenekin, irudimenarekin eta sormenarekin esperimentatzeko espazio bat aurkituko dute.
-

DANTZEKIN/MUSIKAREKIN JOLASEAN
Euskal dantzekin lehen hartu-emanean, erritmo eta jolasak landuko dituzte. Beraien garapen mementurako egokiak diren dantzak ikasiko dituzte. / Ekintza horrek musikarekin lehendabiziko hartu emana eskainiko die.
