Mota: Artea

  • ZIRKUA

    ZIRKUA

    Ekintza honen bitartez gure gorputza ezagutzeko aukera izango dute zirkuko hainbat teknika eta disziplina desberdinen bitartez. Akrobaziak, dantzak, oreka, malabareak… beti ere, jolas, sormena eta parte-hartzearen bidez

  • DANTZA MODERNOA

    DANTZA MODERNOA

    Tailer hau haurrek haien adierazpen gaitasunak ezagutu eta garatzeko gune gisa proposatzen da. Jolasaren bidez eta jarduera desberdinen bidez (antzezpenak, besteakbeste) haurrek zentzumenekin, irudimenarekin eta sormenarekin esperimentatzeko espazio bat aurkituko dute.

  • STEAM

    STEAM

    Zientzia: Esperimentu interesgarriak egingo ditugu gure munduan gauzek nola funtzionatzen duten jakiteko. Besteak beste, elektrizitatea, magnetismoa, pH-a edo almidoia deskubrituko ditugu.Teknologia: Teknologiaren munduan murgilduko gara, robot txikiak programatzen ikasiz.Ingeniaritza: Zubiak, dorreak eta beste egitura batzuk eraikiko ditugu material sinpleak erabiliz. Benetako ingeniari gisa arazoak konponduko ditugu, geure asmakizunak diseinatuz eta probatuz.Artea: STEAMen arteak sormena eta…

  • ARKITEKTO TXIKIAK

    ARKITEKTO TXIKIAK

    Haur eta gazteentzako arkitektura-eskola da hutsaren etxea, arkitekturako laborategiak sortzen espezializatu dela. Landu beharreko kontzeptu batzuk hauek dira: hiru dimentsioak ingurunea ezagutzeko baliabide gisa erabiltzea, maketak eskala desberdinetan eraikitzea, hirigintza ulertzen laguntzea, planotik bolumenera pasatzea lantzea, La casa del vacio-k (zero waste) diseinatutako eta landutako material berritzaile eta jasangarriak sortzeko edo erabiltzeko gaitasuna sustatzea.

  • MARGOKETA

    MARGOKETA

    Margoketa artistikoaren teknika desberdinak landuko dituzte. Gainera, artearen bidez sentimenduak eta emozioak adierazten eta komunikatzen ikasiko dute. Aldi berean, gaitasun kognitiboak, afektiboak, motorrak eta sozialak garatuko dituzte.

  • DANTZEKIN/MUSIKAREKIN JOLASEAN

    DANTZEKIN/MUSIKAREKIN JOLASEAN

    Euskal dantzekin lehen hartu-emanean, erritmo eta jolasak landuko dituzte. Beraien garapen mementurako egokiak diren dantzak ikasiko dituzte. / Ekintza horrek musikarekin lehendabiziko hartu emana eskainiko die.

  • ROBOTIKA ETA LEGO

    ROBOTIKA ETA LEGO

    Robotika hezitzailea LEGOrekin. Robotak eraiki eta programatzea baliatzen du, motoreak, sensoreak eta LEGO piezak erabiliz. Tablet dispositiboa erabiltzen da. Eraikuntza bikoteka egiten da, robotikako kit eta tablet bana bikote bakoitzeko izanik.

  • ANTZERKIA

    ANTZERKIA

    Antzerkia. ENT-k eskainia

  • ANTZERKIA

    ANTZERKIA

    Helburu nagusia haurren adierazteko gaitasuna bere atal guztietan lantzea da, hau da, ahozko adierazpena eta gorputza jarrera lantzea. Jolas dramatikoak, adierazpena lantzeko jolasak, antzerki obrak, …. egingo dituzte.

  • ROBOTIKA LEGOREKIN

    ROBOTIKA LEGOREKIN

    Discover Bricks-ek emana.Robotika hezitzailea Legorekin. Robotak eraiki eta programatzeko aukera ematen du, motorrak, sentsoreak eta lego piezak erabiliz. Tablet dispositiboa erabiltzen da. Eraikuntza bikoteka egiten da, robotika-kit bat eta tableta bat izaten dira bi umeko.

  • DANTZA MODERNOA

    DANTZA MODERNOA

    Dantza eta kirola nahasten dituen ekintza da. Begiraleakteknika eta pausu desberdinak ikasiko dituzte. Guztien artean koreografia desberdinak sortuko dituzte.