Jauzi proiektura batu

Proiektuaren helburuak

  1. Eskolaz kanpoko jardueren zabalpenerako eta izena emateko toki erreferentziala sortzea.

  2. Aisian euskara hutsezko zirkuituak koordinatzea.

  3. Guraso Elkartetako eskolaz kanpoko batzordeei lana erraztea.

  4. Iruñerriko Guraso Elkarte, jarduera eta hezitzaile kontaktu sarea osatu.

  5. Jarduerak gainontzeko auzo eta herrietan ezagutzera eman eta taldeak ateratzeko matrikula minimoetara ailegatzen laguntzea.

PROIEKTURA BATZEKO BALDINTZAK GURASO ELKARTEENTZAT

  1. JARDUERAK IREKI: Eskola-ordutegi kanpoko jarduerak, hau da, 16:30etatik aurrerakoak, kanpoko ikasleei ireki behar zaie.

  2. BERTAKOEN LEHENTASUNA: Matrikula epea zabalik dagoen bitartean bertako ikasleek izena ematerakoan lehentasuna edukiko dute.

  3. KANPOKOEN PREZIOA: Formula orokor gisa, kanpotar baten prezioa = bertakoen prezioa + bertako Guraso Elkartearen urteko kuota (10-20€).

  4. MURGILTZEA ERRESPETATU: Jarduerak murgiltze metodologiarekin aurrera eramango dira. Jarduerak euskara hutsean izango dira. Izena ematen duen edozeinek hori errespetatzeko baldintzak onartu behar ditu.

  5. EGUTEGIA BETE: Proiektuaren epeak bete behar dira. Maiatzeko bigarren hamabostaldian jarduerak bilatzailera igo behar dira beraien informazio guztiarekin eta ekaineko lehen hamabostaldiko izen-ematerako prest eduki behar dira.

  6. ALDAKETAK: Bilatzaileak ekaineko izen-ematea kudeatuko du bakarrik. Hortik aurrera, Guraso Elkarte bakoitza libre izango da plaza libreen epe berri bat irekitzeko edo nahiko lituzkeen aldaketak egiteko.

  7. ERREGISTRO BAKARRA: Ekaina hasierako izen-ematearen bitartean izena emateko bide bakarra bilatzailea izango.

  8. HEZITZAILEEN FORMAKUNTZA: Bilatzaile honetan eskaintzen den edozein jarduerako hezitzaileek aurretik “murgiltzearen zainketa eta euskararen dinamizazioa” derrigorrezko eta ordainpeko formakuntza jaso beharko dute, hau da, Dindaiakoak ez diren begiraleei formakuntza ordua lan ordu arrunt bat bezala ordainduko zaie. Guraso Elkarte bakoitzak ordainketa hau bere gain hartu beharko du.

  9. DATUEN TRATAERA: Kontratu jakin bat sinatu behar da Guraso Elkarte bakoitzaren eta Sortzenen artean Sortzen “datuen jasoketaren delegatua” izendatuz.

  10. ESKAINTZAREN JARDUERA MOTAK: 3 motatako jarduerak etor daitezke Guraso Elkarte bakoitzaren eskaintzaren barruan. a) GE-ak zuzenean kontratatutako begirale-jarduerak. b) Dindaiaren edozein jarduera. c) Auzo eta herriko edozein zerbitzu pribaturen jarduerari zabalpena ematen ahal zaio, baldin eta murgiltzearen metodologia bermatzen bada eta derrigorrezko formakuntza onartzen badute.

PROIEKTURA BATZEKO BALDINTZAK UDALENTZAT

  1. JARDUERETAZ INFORMATZEKO: Udalek ere beraien euskarazko eskaintza publikoaz informatzeko aukera badute. Jarduera jakin hauetan, bilatzaileak izen-emateko aukera desgaituko du eta udal horrek duen izen-emate prozedurara bideratuko du erabiltzea.

Jarduera bat eskaini nahi?

Iruñerriko auzo edo herriren batean euskara hutsean jardueraren bat eskaini nahiko zenuke? Jarri gurekin kontaktuan euskarabatzordea.sortzen@gmail.com -en.

Begirale izan nahi?

Hemen eskaintzen diren edo bestelako jarduera bateko begirale izan nahi zenuke? Jarri gurekin kontaktuan euskarabatzordea.sortzen@gmail.com -en.

 Save as Image