SURFSKATE

LH1LH2LH3LH4LH5LH6
  • Lekua: Uriz Pi ikastetxeko aterpea
  • Eguna eta ordua: Asteazkena : 16:30 – 17:30
  • Adin-tartea: LH1, LH2, LH3, LH4, LH5, LH6
  • Jarduera mota: Kirola
  • Matrikulazioa: 22/05/2026 – 31/05/2026
  • Prezioa urteko: 198-218€
Jarduera berritzailea, banakakoa, ez-lehiakorra eta aire librekoa proposatzen dugu. Surfeko eta surfskateko monitore batek emango du; Kirol Kontseilu Gorenak titulatutako profesionala da, esperientzia duena eta unibertsitate-titulazioa ere badu.
SURFSKATEA da, bi diziplina olinpiko uztartzen dituen kirola: surfa eta skatea. Jarduera honetan, batez ere koordinazioa eta oreka lantzen dira; gainera, enpatia, neska-mutilen arteko harreman berdinzaleak, errespetua eta ingurumenaren babesa sustatzen dira.
Kirol honen helburua surf egiten ikastea eta olatu bat surf egitearen keinuak eta sentsazioak imitatzea da, baina lur gainean eta abiadura txikian; horrela, kolpeak eta balizko lesioak saihesten dira. Hori surfskate izeneko monopatin bereziei esker lortzen da, surfekoen berdinak diren bira oso itxiak egiteko aukera ematen baitute.

Ikastaroaren zenbateko osoa 99 €-ko bi ordainketatan banatzen da: bata jarduera hasi aurretik eta bestea ikastaroaren erdialdean.

Bideo adierazgarria