Parkean euskaraz HH1-LH1

  • Lekua: Bernart Etxepare
  • Eguna eta ordua: Asteazkena 17:00-18:00
  • Adin-tartea: HH1, HH2, HH3, LH1
  • Jarduera mota: Euskara ahozkotasuna, Familia artean
  • Matrikulazioa: Ekainak 4-14
  • Prezioa urteko: 85-100€

3 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familia euskaldunei zuzendutako jarduera. Munduko Parkean emango da, baina eguraldi txarra egingo balu, eskolako gimnasioa erabiliko litzateke. Euskarazko aisialdiaren garrantzia funtsezkoa da familia euskaldunentzat. Familia osoak euskaraz jolasteko, ondo pasatzeko, hitz egiteko eta plan desberdinak egiteko espazioak aurkitu ahal izatea ezin da alferrik galdu. Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Dindaiarekin.